viernes, 28 de octubre de 2011

Piet Mondrian

Pieter Cornelis Mondriaan Amersfoorten jaio zen 1872ko martxoaren 7an eta New Yorken hil zen 1944ko otsailaren 1ean. Holandakoa zen eta De Stijl izeneko mugimendu artistiko baten partaidea zen. Piet Mondrian bezala ezagutzen zaio eta neoplastizismoa sortu zuen Theo Van Doesburgekin batera. Naturalismoan, sinbolismoan eta abstrakzioan aritu zen. Bere familia kalbinista zen. 1892tik 1908raino Amsterdameko Estatuko Akademian ikasi zuen. Lehen hezkuntzako irakaslea izan zen baina bitartean koadroak margotzen zituen. Lehenengo paisaiak margotzen zituen naturalismoa eta inpresionismoa erabiliz. 


Paisaje con Puente y Granja

Gero bere estilo propioa bilatzen hasi zen. Hasieran morea, gris argia eta berde iluna erabiltzen zituen eta puntillismoa eta flovismoa erabiltzen zituen. Beranduago Avond (arratsaldea) izeneko obra bat egin zuen gorria, horia eta urdina erabiliz. 


El Molino Rojo

Árboles a la Luz de la Luna

Avond

1905etik 1907ra abstrakzio pixka bat zuten koadroak margotzen hasi zen. Hauetan zuhaitz ilunak eta etxeak uretan islatuta agertzen ziren. 


El Árbol Gris

Sinplifikazioa bilatzen zuen. Hau ikus daiteke “Stilleven met gemberpot” (bizitza lasaia jengibrezko kazola batean) koadroaren bi bertsioetan:

1911ko Bertsio Kubista

1912ko Bertsio Abstraktua

Parisen egon zen kubismoaren influentzia jasotzen eta Amsterdamera itzuli ondoren, 1915ean, Van Doesburg ezagutu zuen eta De Stijl taldea sortu zuten izen bereko aldizkari baten inguruan. Zenbait artista elkartu ziren kubismoaren iraultzaren influentziarekin eta Mondrian zen garrantzitsuena. Orduan sortu zen neoplastizismoa izeneko mugimendu artistikoa. Arte mota hau abstrakzioan eta kolore eta forma sinple eta sintetizatuetan oinarritzen da. Forma kurboak, texturak eta lehen mailakoak ez diren koloreak baztertzen dira. 1919an Parisera itzuli zen eta 1921ean lehen mailako koloreak, zuria eta beltza bakarrik erabiltzen zituen.


1940ko hamarkadan bere lanak biziagoak eta desestrukturatuagoak bihurtu ziren.


Mondrianen teoria XX. Mendean erabili izan da diseinu, dekorazio, eskultura eta arkitekturan.


Garai horretako Europan, prozesu ekonomikoak eta zientziaren eta teknologiaren garapena asko aurreratu ziren beste lurralde batzuekin konparatuz. Horrek tentsioa eta konpetentzia sortu zituen eta zenbait gerra egon ziren. Adibidez munduko gerra. Beranduago Europar batasuna sortu zen bakea egoteko.

Baratxuria

Punta fineko boli beltza, errotulagailu beltza eta permanente beltzarekin marraztuta dago itzala dagoen lekuetan gehio margotzen.

Tipula

Benetako tipula bati begira eta akuarelak erabiliz egin genuen. Akuarelarekin textura eta transparentzia ematen zaio.

viernes, 21 de octubre de 2011

Lanpara

Paper txuria, marroia eta kartulina beltza erabiliz lanpara bat egin genuen collage moduan beltza itzalentzat eta txuria argiarentzat erabiliz.

Kupula

Kupula baten bost argazki berdin itxatxita eta margotuta eginda dago.

Abstrakzioa

  
Hau egiteko bi kolore desberdineko pintura poteak hartu genituen eta paperaren gainetik txorrotadak bota genituen. gero pintzelaren atzeko zatiarekin pixka bat mugitu genuen pintura.






Beste honetan, hiru edo lau kolore erabili behar ziren eta eskuekin margotu hiru zatitan. Ni goian urdina jarri dut, behean horia eta erdian beltza eta arrosa.

domingo, 9 de octubre de 2011

Klaustroa

Perspektiba erabiliz egindako klaustro bat da. lehenengo oinarrizko forma egin genuen, gero itzalak eta argiak eta azkenik detalleak.

Giza Irudia

Lan honetan giza irudi bat egin behar genuen folio txuri bat eta kartulina beltza erabiliz. Ni begi bat egin nuen.

Argiluna Katilua eta Zuhaitza

Bi marrazki hauek gelan egin genituen arkatz batekin argilunak egiten. Katilua lehenengo egunean egin genuen eta geroago zuhaitza.